2007/08/19

Audio Bullys "Ego war" (2003)

Happy Mondays, Prodigy, Primal Scream, Chemical Brothers… Begibistakoa da Inglaterra ez dela sekulan zuhurra izan dantzarako musika eskaintzeko orduan. Eta badirudi ez dela horretan gelditzekoa. Izan ere, Real Life eta We Don’t Care abestien arrakasta itzelari esker, Audio Bullys bikote gaztearen erritmoak dira azken asteotan Europako dantza pistetan gehien nabaritzen ari direnak. The Streets, Daft Punk eta The Clashen arteko nahasketa kausitu honi esker, Ego War azken aldiko dantza makina eraginkorrena bilakatu da. Baina ez gara gu eraginkortasun horretaz ohartu garen bakarrak. Jadanik, publizitateak Snake bezalako doinuak baliatu ditu. Futbolaren atzaparrak ere hurbildu zaizkie…Baina haiei bost axola ! Heien aitzinekoek bezala, iraganeko doinuak baliatzen dituzte bonba groovy berri batzuen jaurtitzeko. Horrela, House Hooligans horiek ska, funk, house, hip-hop edo/ta punk doinuak gogorki astintzen eta jipoitzen dituzte. Dena zilegi da Simon Franks eta Tom Dinsdalentzat. Emaitza dantzagarria gertatzen deno... Joe Cockeren Marjorine abestia erabiltzeraino. Jada gazteek ez dute ezer errespetatzen.

Fred Berruet