2007/09/01

Frank Black and The Catholics "Show me your tears" (2003)

Zorroztasunez, rockaren errege ohia urtero disko berri batekin datorkigu. Baina jada nehor gutti ez da horri interesatzen. Milurteko hasiera honetan, urtean bi lan egitera iritsi da ere, baina Black Letter Days eta Devil’s Workshop (2002) aurreko diskoek fede gutti zeukaten eta country musikek eragin rock ahul bat eskaintzen ziguten. Oraingo honetan, Frank Black-ek bere steel-gitarra eta ahots harritsua baztertzen ez baditu ere (My Favorite Kiss edo Goodbye Lorraine bezalako abestiek countryaren kutsu nabarmena dute), Show Me Your Tears-ek Pixies-en magia amorratua berreskuratzen du tarteka. Horrela gertatzen da Nadine kantuan non elkarrizketa bat sortzen den gitarra ero baten eta Frank gogotsu baten artean, edota talde historiko harena izan zitekeen Massif Centrale zati zoragarrian: gitarra-apalaren doinua aitzinean eta ahots aldakor bat bost minutu inguruko berpizte gozo batentzat. Zortzigarren lan hau baikor izateko arrazoi bat baino gehiago ematen digu beraz, Pixies-en itzulera inoiz baino hurbilago dirudien honetan. Orduan, malkoak erakutsiko ditugu bai, baina zorionekoak.

Kronika entzun.com webgunean

Fred Berruet