2007/09/26

Monsieur Gainsbourg Revisited (2006)


Badu jadanik 15 urte Serge Gainsbourg frantses musikaria zendu zela bere atzean musika ondare eta unibertso paregabea utziz. Gaur egun, “aza buruko gizona” inspirazio iturri agortezina da Frantziako baina ere nazioarteko artista anitzentzat. Ez da lehen aldia Serge jaunaren musikak belaunaldi berriak inspiratzen dituela. Izan ere, zendu zenetik bere musika ausarki sanpleatua eta bertsionatua izan da. Oraingoan aldiz, artista batzuek egiazko omenaldi baten egitea erabaki dute. Musikari gazteek –Franz Ferdinand, Cat Power, The Rakes, Jarvis Cocker, Placebo, Michael Stipe, Portishead, Gonzales, Feist…– eta ez hain gazteeK –Marianne Faithfull, Dani edo Françoise Hardy– parte hartu dute lau urte gauzatzen eman duen egitasmo honetan. Ondorioz, Boris Bergman eleberri-egilearen itzulpenetan oinarritu 14 abesti grabatuak izan dira, denak Gainsbourg-en obraren errespetu osoan. Horrela, Franz Ferdinand entzun daiteke batere zahartu ez den Jane Birkin-en ahotsaren laguntzarekin, A song for sorry angel abestia ematen. The Rakes Ingelesek Le Poinçonneur des Lilas-ren bertsio bizia eskaintzen dute The man with a job deitu zatian. Momentu zirraragarriena eskaintzen digute Cat Power-ek eta Karen Nelson-ek, emazte arteko Je t’aime moi non plus harrigarriarentzat. Monsieur Gainsbourg Revisited omenaldi bikaina da ingelesek gehien errespetatzen duten frantses musikariari. Respect, man.

Kronika entzun.com webgunean
Fred Berruet