2007/08/04

The Pains of Being Pure at Heart "Belong" (2011)

20 urte iragan dira My Bloody Valentine-ren “Loveless”, Dinosaur Jr-en “Green Mind” edota Teenage Fanclub-en “Bandwagonesque” diskoak grabatu zirenetik eta zarata bueltan da, Joy Formidable, Yuck edota The Pains Of Being Pure At Heart taldeei esker. Beren freskotasunari eta gogoari esker, bihotzez ezagutzen duten musika ondarea kanta unibertsaletan gauzatzeko daukaten gaitasunari esker, New-Yorkarrak berpizte horretan guztiz erabakiorrak izaten ari dira. Beren bigaren diskorako, iragan belaunaldiko soinuaren arkitekto nagusiekin lan egitea erabaki dute : My Bloody Valentine, The Jesus & Mary Chain edota The Sundays bezalako taldeen diskoen grabaketetan parte hartu duten Flood eta Alan Moulder-ekin hain zuzen. Hautu hori ez da soilik gaztetako amets baten betetzea, egiazko nahikeria ere bada, berpizte honetan protagonista nagusiak izateko asmo garbia baidute. Musikalki, ingeles talde asko gustukoak baldin badituzte ere, aitortzen dutenez, Nirvana, Smashing Pumpkins edota Pixies bezalako amerikar taldeei esker ulertu dute musika alternatiboa zer den. Aurreko diskoa bezala, “Belong” hau single andana batez josia dago (“Belong”, “The Body”, “ My Terrible Friend”…), denak ezin eraginkorragoak. Ezusteko handirik ez lehengo diskotik honera, baina kantu sorta ederra. New Order eta Smashing Pumpkins-ek lasai egin dezakete lo.

Fred Berruet