2008/02/20

The White Stripes "Elephant" (2003)

Gehienentzat, White Stripes taldea iaz egin zen ezagun White Blood Cells diskoarekin. Hain zuzen rock’n’rollaren itzulera markatu zuen urtean. Hirugarren grabaketa haren milioi bat ale saldu eta musika aldizkarien kuttunetan sartu ondoren, Detroiteko bikotea Elephant deitu laugarren diskoarekin datorkigu orain. Lan berria hamar egunez grabatua izan da (aitzinekoa baino zazpi egun gehiago!) ordenagailuen laguntzarik gabe, Londreseko Toe Rag estudioan. Seven Nation Army-tik Well It’s true that we love one another-eraino, diskoko hamalau abestietan zehar, White Stripes-en ezaugarri guziak atzeman daitezke: garage-rock ausarta, blues elektrikoa, punk dotorea, folk basatia, bai eta ustekabeko Burt Bacharach-en bertsio erakargarria ere. Aitzineko ekoizpenetan bezala, hemen ere Jackek (gitarra-kantua) eta Meg White-k (bateria) hautsa inork baino hobeki kentzen diote rock primitiboari. Gainera, oraino zalantzan zeudenentzat, erakusten dute denetarik (edo kasik) jotzeko gai direla. Eta hori, Jon Spencer Blues Explosion edo Kills taldeen antzera, baxujolerik gabe ari direla. Emaitza? Kontzesio eta konplexurik gabeko musika erakustaldi aparta.

Kronika entzun.com webgunean

♪♫ "Diskoteka Ideala" saioa (Euskal Irratiak) - 2008-02-20 ♫♪

Fred Berruet