Disko hau entzutean, anitz dira gogora heldu zazikigun erreferentziak : Elliot Smith, Johnny Cash , Bruce Springsteen... Bainan frantses honek bere unibertso pertsonala baduela ezin da ukatu. Diskoaren azala ere aipagarria da : Los Angeles-eko palmondo batzu ageri dira haizeak zafratuak, gris kolore nabarmen batekin. Disko honen giro alai eta denbora berean tristearen ilustrazio perfektua.
Fred Berruet
(Kronika hau 2015eko Entzun ! disko-liburuan argitaratua izan da)
♪♫ Kronika "Hitz eta Putz" saioan (Euskal Irratiak) - 2015-06-18 ♫♪