2014/01/15

Madeleine "Mugarri" (2013)

2009an bere estreineko lana atera eta 2011n Biladi Hadi disko-libururako Hartza izeneko kantua grabatu ostean, Donostiako Madeleine laukotea zazpi kantu berriz osatu Mugarri diskoarekin itzuli zen 2013an. Musikalki, taldekideek "emozioak karreatzen dituzten doinu melodikoak" gustoko dituzte eta lan berri honetan ere, post-rock kasik instrumentalaren bidetik jarraitzen dute. Beren hitzetan, "paisaia ambientalak, zati azkarragoak eta lasai egoteko akorde segidak" eskaintzen ditu Mugarrik. Polar Bear Club edo Tame Impala-ren itzala hortik dabil baina Kea, Berlin edota Tartalo bezalako abestiek Mogwai, Tortoise, June of 44, edota Slint bezalako taldeen unibertsorantz eramaten gaituzte ere. Bestalde, Alvaro Remachak nahasketa eta masterizazio lan txukuna egin du eta diseinua ere zinez polita da. Dudarik ez. Madeleinek goranzko urrats handia eman du, benetako mugarria izan daitekeen disko bikain honekin.

Fred Berruet

Kronika entzun.com webgunean (2014-01-21)

♪♫ Kronika Goiz Berri saioan (Euskal Irratiak) - 2014-01-15 ♫♪