Diskoak 6 kantu biltzen ditu. Renaud-en 6 kantu punk saltsan bikain ezarriak. Aitortu behar da Pariseko kantari famatuaren melodiak eta hitz zorrotzak ezin hobeki uztartzen direla punk estiloari eta musika ibilbide luzea duten IRWAP-eko kideen talentuari esker, egiazko punk disko on baten aitzinean gaudela. Abestien jatorrizko melodiak zaindu dituzte eta kantu guziak punk-rockaren erritmo bizian emanak dira. Taldekideek dioten bezala, parodiarik ez hemen, disko hau omenaldi gisa egin nahi izan dute. Baietz Renaud-k berak hau gustokoa ukan.
Fred Berruet
(Kronika hau 2013ko Entzun ! disko-liburuan argitaratua izan da)