Sapin-en musika, surfaren, garage-aren eta country doinuen arteko nahasketa bat da. Black Lips, Thee Oh Sees edota Johnny Cash-en itzalak hor daude, eta produkzioa ere, generoko bertze lan anitzen kalitatearen hein berekoa da. Berehala, diskoa zabaltzen duen Get out of my dream kantuaren doinuak San Frantziskoko surk giroan murgilarazten gaitu. Gitarraren soinua garbia da eta bateriaren jokoa, alaia.
Stollen kisses folk balada, Rock arount the tropic-en koru beroak eta bereziki country kutsu nabarmena daukan Wrong Way single-a ezin hobeki etorriko zaizkigu neguko arrats hotzetan zertxobait goxatzeko.
Fred Berruet
♪♫ Kronika "Hitz eta Putz" saioan (Euskal Irratiak) - 2014-10-09 ♫♪