2011/12/24

The Jon Spencer Blues Explosion "Orange" (1994)





Arrazoi osoz pentsatuko duzue, lehen kronika batentzat ezin zela edozein disko hautatu. Lehen artikulu hau mugarri izatekotan, berezietan bereziena izan behar zuela aukeratutako harribitxiak. Horrela izan beharko zukeen bai.

Baliteke, Orange hau New-York-eko hirukotearen lan borobilena izatea eta iduritzen zait hala dela, baina ez daukat beste arrazoi garbirik kronika sail honen lehen postuan ezartzeko.

Beste lan anitz aipatzen ahalko nituen blog xume honen abiatzeko.  Edo bai, arrazoi bat badago, halere. Eta ez nolanahikoa. Rock banda zakar hau Biarritzera badatorrela helduden martxoaren 12an. Nere ustez, bada nahiko motibo Jon Spencer handiaren laranja honen oroitarazteko. Nere disko irakurgailuan behintzat, itzuli-biraka ari da aste honetan kontzertuaren berri ukan dudanetik.

Kronika hau Zuzeu albistarian publikatua izan da 2012ko urtarrilaren 2an
 
Fred Berruet