2007/08/16

Babyshambles "Shotter’s Nation" (2007)

Halako beldur batekin jakin genuen luzaz Blur taldeko bosgarren kidetzat geneukan Stephen Street izanen zela Babyshambles-en bigarren lanaren ekoizlea. Ez ote zuen taldearen soinua gehiegi leunduko, Mick Jones Clash-ohiak Down in Albion aitzineko diskoan lortu gordintasunarekin alderatuz ? Carry on up The Morning lehen kantutik, zalantza guziak uxatzen dira, The Libertines, barkatu Babyshambles-en soinua berehala ezagutzen da, gitarra zorrotz eta ahots dudakor horrekin. « Norentzat baliagarria ote naiz ? » galdetzen dute ondotik eta Inglaterraren zati handi batek taldearekin bat egiten du, bederen James Blunt-ez aspertua dagoen zatiak. The Specials edota The Clash faltan botatzen dituen parte horrek, alegia. Hori baita talde honen indarra, beren idoloen obrak talendu handi batez nahasi izana, beren heroiak bilatzen dituzten oraingo gazteen atseginarentzat. Babyshambles-en bigarren disko honekin, Pete Doherty Libertines taldeko kide ohiak bere aurkako kritika guziak isilarazten ditu, komunikabideen kuttunena baino zerbait gehiago dela frogatzen duen egiazko rock disko batekin.

Fred Berruet