2007/08/15

Dominique A "Sur nos forces motrices" (2007)

Artista batek zuzeneko lan bat ateratzen duelarik, badirudi anitzetan hortarako behartua dela, gauzak horrelakoak direla, noiz edo noiz zuzeneko bat kaleratu behar dela. Zaila egiten da hori ulertzea. Alabaina, interesik gabeko zuzeneko disko anitz argitaratzen baita. Beti posible da erratea : « Entzun ! kontzertu horretan egon ninduan ! ». Baina gehienetan hori izaten da interesa bakarra, lekukotasuna izatea hain zuzen. Dominique A –k hamabost urte behar izan ditu erritoa errespetatzeko. Profesionaltasun osoz, instrumentazio hoberenaren eta talde perfektuaren zain egon da. Izan ere, Sur nos forces motrices  honetan talde sendo baten indarra nabari da. Taldeak Nantestarraren luma eta ahotsa babesten du eta maila gorago batera eramaten. Lirismoa (Le Rêve, L’horizon), indar neurtua (Le Courage des Oiseaux, Antonia), soinu adierazgarria baina gehiegikeririk gabe (La Mémoire Neuve, Music Hall), gauzen errateko nahia dena azpimarratu nahi izan gabe (Bowling, Tout sera comme avant). Poesiaren garraren eta nabarduren arteko oreka bikaina lortu du, aitzineko bi diskoek erakusti bidea oraino gehiago sakonduz. Musikari handi baten konsekrazio lan aparta.

Fred Berruet