2012/07/11

Sigur Rós "Valtari" (2012)

Zale anitz asebete ez zituen Með suð í eyrum við spilum endalaust (2008) haren ondotik, Sigur Rós estudioko 6. diskoarekin dator. Uste zabaldua zen taldea ez zela lehen lanetako mailara iristeko gai izanen. Baina islandar hauek arriskuak hartzea gustokoa dute eta honela, Valtari honetako azkeneko hiru zatiak instrumentalak dira. Bai, hogei minutuz, atsegin minimalista lasaigarri batek entzulea harrapatzen du. Erabaki ausarta dudarik gabe. Lehen entzunalditik, Ekki Mukk-en karraskatxoak gustatzen zaizkigu. Single bezala erabili izan den abestiak taldearen anbizio berriak erakusten ditu, bai eta iraganeko aztarn batzu ere, hala nola () diskotik jalgia dirudien piano hori. Berehala gustatzen zaizkigu ere, Ég Anda hauskorraren lillura, barneak iraultzen dizkigun Varúð-ren emozio igoera etengabea eta bere bukaera apokaliptikoa. Aparta ere, Dauðalogn-en eztitasuna, aipatu zati instrumentalei bidea izekitzen diona. Valtari bizitzen den disko bat da, eta laster oso esperientzia pertsonala bilakatzen da. Bai, Sigur Ros talde berezia da. Talde handia. Kale egiten ez duten horietakoa.

Fred Berruet