2015/12/07

Begiz Begi "Joan Ihes Egin Baino Lehen" (2015)

2013an atera Nora joan ? disko laburraren ondotik, Lapurdiko Begiz Begi taldeak Joan Ihes Egin Baino Lehen izeneko bere lehen iraupen luzeko diskoa aurkezten digu. Lehen disko hartan kausitzen genuen folk eragina beti hor baldin bada ere (Itsasoa), hemen taldeak ordurarte ezagutzen ez genion alderdi bat erakusten digu. Alabaina, bi urtetan, aldaketa nabarmena gertatu da taldearen musikan. Orokorki ilunagoak diren kantuak, “post-rock” aldera tiratzen dute. Horrela, kantu gehienetan tentsioa emeki-emeki emendatuz doa, bukaeran soinu tresnak eta ahotsak erabat lehertu arte (Eroa, Galduz Askatasuna). Zalantzarik gabe, hamar kantu berri hauekin boskoteak aitzina pausu ausarta eman du eta aitortu behar da ariketa berri horretan eroso iduri duela. Guztiz aipagarria ere, Maiana Agorrodi Uztariztarrak egin diseinu lan aparta. Begiz Begi euskal postrad-aren ordezkaririk nagusienetakoa dugu momentu honetan. Geroan ere, hainbat ezuste on ekarriko dizkigutelaloan gaude. 


 Fred Berruet

(Kronika hau 2015eko Entzun ! disko-liburuan argitaratua izan da)