2015/12/07

Girls Against Boys "Cruise Yourself" (1994)


Indarra, energia, ahots latza… eta bi baxu ! Girls Against Boys honela aurkeztua izan zitzaigun Cruise Yourself honetako Kill the Sexplayer lehen single-a atera zelarik. Tropic of Scorpio (1992) eta Venus Luxure N°1 Baby (1993) lanetan jadanik, taldeak arras rock pertsonala sortzeko zeukan dohaina erakutsi zigun. 1994an atera disko hau GVSB-en diskografiaren gailurra bezala kontsideratua da, nahiz eta ondoko lanak ere kalitate handikoak izan.
Zuzenean Lynch baten unibertsora eramaten gaituen Glazed-Eye abestiaren bukaerako xilofonoa, Kill the Sexplayer kantuko indar erritmikoa, gitar rif gupidagabeak, melodia eraginkor eta ilunak (Don’t Got A Place), Scott Mc Cloud-en ahots erlastu paregabea (Psychic Know-How kantuaren hasiera)... Disko honekin Girls Against Boys-ek frogatu du Fugazi bezalako monumentuen ondoan, aparteko tokia baduela 90. hamarkadako Washinston-eko post-hardcore eszenan.
Fred Berruet
(Kronika hau 2015eko Entzun ! disko-liburuan argitaratua izan da)