Crypt Records disketxearekin ateratako !! Destroy-Oh-Boy !! lehen lan honetan, energiaz beteriko punk bizia eskaintzen digute, gaurregungo edozein rock talde lotsarazteko modukoa. Bateriak burdin-bidetik ateratzear dagoen tren bat dirudi, kitarra guztiz distortsionatua dago, ahotsa nahiko erlastua, eta baxu borobilak zeresan handia dauka abesti guzietan. Diskoak estreineko lan baten freskotasuna eta axolagabekeria dauzka, lana irekitzen duen Born Toulouse-Lautrec erakinkorretik Beastie Boys-en diskografiatik ateraia dirudien Wire taldearen Mr. Suit kantuaren bertsio ikaragarriraino.
Taldea ez da sekula publiko zabalaren gana iritsi, baina gure artean aski ezaguna da, hainbat alditan izan baita Euskal Herrian zuzenean jotzen, (iazko Azkena Rock jaialdian, adibidez), eta zalantzarik gabe, dexente dira !! Destroy-Oh-Boy !! hau beren diskotekan daukaten euskal jarraitzaileak.