Funeral
Ia hasieratik, Arcade Fire taldeak komunikabideen laguntza izan du. Jasotzen dituzten laudirioak gehiegizkoak ote dira ala benetan musika kalitate handiko talde baten aurreran ote gaude ? Bakoitzak erabakiko du baina ukaezina da taldeak zerbait ezberdina eskaintzen duela, erabiltzen dituen soinu-tesnen aniztasuna lekuko. Taldekideen inguruan gertatu heriotz desberdinak direla eta, estreineko lana « Funeral » izendatu dute. Ezin esan halaere, abesti guziak tristeak direnik. Diskoa bi zatitan banatu daiteke. Alde batetik, rock oinarri bat soinu-tresna desberinez apaindua eta bestetik, melodiei uko egiten ez dien soinu gordinago bat, zuzeneko emaldietatik hurbilagoa. Egitura desberdinen ("Neighborhood #1 (Tunnels)", "Neighborhood #3 (Power out)", "Rebellion (Lies)", balada eztien ("Neighborhood #4 (7 Kettles)", "Crown of love", "Une année sans lumière", "In the backseat) eta himnoen artean ("Wake up", "Neighborhood #2 (Laika)"), « Funeral »-ek taldearen estiloaren mugarriak jartzen ditu.
Neon Bible
« Funeral »-en eta ondoko kontzertu biraren arrakastaren ondotik, taldekideek Farnham-eko eliza zahar-berritzea erabaki dute beren estudioa bertan finkatzeko. « Neon Bible » diskoaren zati handi bat hor grabatua izan da soinuaren sakontasunak entzutera ematen duen bezala. « Intervention » abestian adibidez, eliza organo bat entzun daiteke sarreran. Garapaena nabarmena da : moldaketak, orkestrazioak, koruak, diskoa « Funeral » ez bezain gordina bilakarazten dutenak. Hamaika zati, horietarik batzu 80. hamarkadako country-rock musikaren eragin argiarekin ("Keep the car running", "(Antichrist television blues)"). « Funeral »-en aurkitzen ziren zatien ildotik doazenak ere badira, besteak beste "Black mirror" ederra edo bibolinez lagunduta datorren "Neon bible" seaska kanta. "Black wave / Bad vibrations" abestiak gehienetan koruetan baino entzuterik ez dugun Régine-ren ahots goxoa preziatzeko aukera eskaintzen du. Melodiak beti bezain eraginkorrak dira, "Ocean of noise" eta "The well and the lighthouse" kantuak entutea besterik ez da horren froga izateko. Taldearen lehen EP-an aurkitzen ziren "No cars go" zati bizia eta bere orkestra bukaera berriz grabatuak izan dira disko honetan sartzeko. Azkenik, "My body is a cage"-ek diskoa ixten du denak eramaten dituen organo uholde batekin. Zaila da Neon Bible Funeral-ekin alderatzea. Beste kolore bat dauka. Halere osagai berak baliatzen ditu. Arcade Fire-en soinua osatzen dutenak.
The Suburbs
Arcade Fire taldearen disko berri bat ateratzen den bakoitzean, emozio handiko unea izaten da. Egia da Mile-End-ekoak mundu mailako izarrak bilakatu direla 2004ko Funeral-ez geroztik, indie-rockaren enbaxadore nagusiak bilakatzeraino. Argi da : ez dugu iñoiz beste Funeral-ik izanen. Zertarako ? Ondotik Neon Bible ikaragarria etorri zen. Eta orain The Suburbs deitu hirugarrena. The Suburbs-en erritmoa ertaina da, balada antzekoak gehienetan. Zatien arteko batasuna bikaina da, entzulea rock balada euforiko baten (City With No Children, Month of May) eta nostalgia ederraren (Half Light, Suburban War,) artean mugiaraziz. Rococo indartsua da, larria, sakona. Taldearen soinua egiten duten osagai guziak hor dira, bai eta distortsio itsaso batean galtzen den Win Butler-en ahotsa. Diskoko abesti hoberenetarik bat. City With No Children abestiak frogatzen du rock baladak ere ederki menperatzen dituztela eta diskoko bigarren partean agertzen diren teklatuek Half Light I eta II epikoak eskaintzen dizkigute. Bere aldetik, Sprawl II taldearen hurrengo kantu arrakastatsua bilaka daiteke. 80. hamarkadako teklatuen artean itoa, zaila da Régine-ren ahotsa ezagutzea. Alta emaitza guztiz freskoa da eta moldaketek oroitarazten digute Arcade Fire-ren munduan gaudela. Sormen ariketa handia bere ezaugarriei leial egoten den talde batentzat. Diskoaren soinuaz bi hitz halere : izan ere, diskoa lehenik biniloan grabatuan izan da eta gero CD-ra pasatu dute. Horrek berotasun bat ematen dio, koloretsua da eta ez garbiegia. The Suburbs disko ederra da rock baladei tarte gehiago egiten dietena, Neon Bible-ko orkestrazio erromantikoei baino. Orkestrazioak, moldaketak, melodiak, denak ongi orekatuak dira eta disko borobila osatzen dute. Denborak erranen du lan hau non kokatzen den talde honen diskografian. Momentuz, podiumean dago…
Fred Berruet