2007/09/23

Calexico "Garden ruin" (2006)

Lasai. Calexicoren disko berriaren azala zertxobait beldurgarria baldin bada ere, ez du batere islatzen Garden Ruin eder honek gordetzen duena. Badu hamar urte Calexico folkaren, mexikar musikaren, jazzaren, rockaren eta bertze estilo anitzen artean mugitzen dela. John Burns (sokak) eta Joey Convertino (bateria) munduko gizon jatorrenak dira eta beren hiria, Tucson, munduko hiri atseginena da. Hori guzia sumatzen da beren musikan. Arizonatik hurbil grabatu beren diskoak irregularrak baldin badira ere, Garden Ruin biziki ezuste ona izan da. Nahasmen guttiago dago hemen, mariachiak botaiak izan dira, post-rock zaharkitua baztertua eta indar guzia melodietan eta gitarra akustikoen soinuan ezarria izan da. Garden Ruin Calexicoren disko popzaleena da. Aldizka, argitsua ala iluna izan daitekeen popa. Joey Burns-ek ez du egundaino hain ongi abestu, gitarrek ez dute sekula horrelako soinurik ukan, ekoizpena ez da inoiz hain dotorea izan, lehen aldia da Calexicoren disko bat horren homoge-neoa dela. Lehen entzunaldietan zaila da Calexico ezagutzea. Hamar urteren buruan, Calexico berpizten da. Aleluia!

Kronika entzun.com webgunean

Fred Berruet