2007/09/24

Olivia Ruiz "La femme chocolat" (2005)

Olivia Ruiz Star Academy telebista saioari esker ezaguna egin zen. Baina hain akademikoa ez den kantari honek laster beste bide bat hartu eta bere dohainak erakutsiko zizkigun, 2003an kaleratutako lehen diskoan. Grabaketa hari esker, Frantziako Musika Sari Nagusian izendatua izan zen. La Femme Chocolat diskoko 14 abestietan zehar, Oliviaren ibilbidea jarrai dezakegu, haurtzarotik honeraino. Bere istorioen kontatzeko balio handiko laguntzaileak izan ditu gainera. Horrela, diskoaren ekoizpena Alain Cluzeau (bertzeak bertze, Thomas Fersen edo BĂ©nabar-en ekoizlea) eta Dyonisos taldeko Mathias Malzieu-rena da. Kantu idazketarako aldiz, Christian Olivier (TĂȘtes Raides), Chet edo/ta Juliette ukan ditu laguntzaile. Bizkitartean, Oliviak berak lan honetako lau abesti idatzi ditu bere lagunek bultzatuta. Eta emaitza oso pertsonala gertatzen da. Aparteko aniztasuna, nahasketa handia kantu goxoen eta biziagoen artean, umoretsuen eta poetikoen artean, rock eta folk doinuen artean. Baina hori dena koherentzia osoz. Aski litzateke diskoko kantu bakar bat kentzea lan guziaren oreka hausteko. Pena litzateke...

Kronika entzun.com webgunean

Fred Berruet