2007/09/22

Garbage "Bleed like me" (2005)

Orain dela hiru urte, Garbagek halako sentsazio bitxi batekin utzi gintuen. Izan ere R’n’B ukituko Beautiful Garbage hitsegia zen lehen bi diskoak gustuko izan zituzten anitzentzat. Horretaz gain, ondoko urteak latzak izan ziren taldearentzat. Bazirudien eritasunek eta barne krisiek ederki hasi istorio honen bukaera adieraziko zutela. Badirudi taldea bere gaitzetarik sendatu dela ordea. Eskerrak. Ezin erran, ez, Bleed like me taldearen lan hoberena denik. Ahulune batzuk baditu (Bleed like me eta batez ere It’s all over but the crying balada prestuegiak), baina orokorki, hasierako jarraitzaileak asetzeko aproposa izan daiteke. Beti bezain garbia den soinuak aitzineko lanean eskas ziren gitarrak laguntzen ditu oraingoan. Bestalde, taldearen ezaugarri bat diren ukitu elektronikoek beren tokia daukate ere. Egia da lan berri honetan Garbagek bere alderdi rockzaleena erakusten digula, Shirley Mansonen ahotsa maiz zintzoegia baldin bada ere. Musikari dagokionez aldiz, zalantzarik ez: taldeak bide zuzenena hartu du. Horrela Run Baby run, Right between the Eyes eta Metal Heart harri-bitxia oso eraginkorrak dira. Bertzalde, Why do you love me-ren edo Why don’t you come over-en bizitasun kutsakorrak gailurreraino eramaten gaitu. Ea oreka mantentzerik baden oraingoan.

Kronika entzun.com webgunean

Fred Berruet