2007/09/21

Röyskopp "The undertsanding" (2005)

Hiru urte baino gehiago iragan dira Melody A.M.eta The Understanding diskoen artean. Zer aldatu ote da irabazi milioietatik, areto beteetatik eta iragarkietan erabili musika zati horietarik honaino? Gauza gutxi, egia erran: ez pentsa lan berri honek iraultza ekarriko duenik, aitzinekoaren antz galanta baitu. Teknologia berriei esker (ordenagailu eramangarriak, eskuko telefonoak), bidaietan idatzia izan da eta lehengoan bezala, arrakastatsuak izan daitezkeen kantu parrasta bat dauka. Röyksopen musika nahi den bezala uler daiteke, baina beti bezain zaila da etiketa baten jartzea: momentu berean elektronikoa eta organikoa da, alaia eta melankolikoa (Triumphant, Someone Like Me), izotza bezain hotza ala sua bezain beroa. Bere anaia zaharrena bezala, The Understanding oso poperoa da eta arrunt dance ukitukoa ere bai. Denbora berean disko konplexua eta erraza da, entzumena daukan edozeinek preziatzen ahal duena beraz. Behingoan, udako edozein akanpalekutako familia batek ala modako klubetan dabiltzan gazteek disko berberarekin dantza egin dezakete. Ez da gutxi.

Kronika entzun.com webgunean

Fred Berruet