Argentinar jatorria duen Diego Garcia buru duela, taldeak 80. hamarkadako doinuak dakarzkigu gogora, new wave ukituko rock erromantiko baten eskaintzeko. Bere musika biluztua agertzen da: gitarra lerroak begiratuki jarriak dira, teklatuek giroa ezartzen dute, melodiak abilki landuak dira, etengabeko baxuak nahiz bateriak ederki janzten dituztelarik… Ezuste handirik ez beraz, egitura hori hamaika aldiz baliatua izan baita. Haatik, kantariaren ahots bero eta larriak nortasuna ematen dio taldeari. Baina, estetikaren zentzua ukan arren, Sunlight Makes Me Paranoid-ek gora behera handirik ez du. Zatien minimalismoa eta zuhurtasuna nekagarriak gerta daitezke diskoa behin eta berriz entzun ezkero. Halere itxaropena ematen duten elementu batzuk badaude, xarma ukaezin bat adibidez. Ondoko lana itxoin beharko da beraz, talde honi buruzko iritzi finko baten egiteko. Animo mutilak!
Kronika entzun.com webgunean
Fred Berruet