2007/09/07

Miossec "1964" (2004)

Miossec Bretainiako Brest hirian sortu zen 1964an eta 90eko hamarkadan frantses musika eszena gehien irauli duten kantarietarik bat izan da. Lau disko garratz eta saminetan (Boire, Baiser, A prendre eta Brûle), tabernetako rockaren eta konfesio intimoen arteko bere estilo berezia ezagutarazi du. 1964 deitu bosgarren honetan, 40 urte betetzen dituelarik, bere biziaren bilduma bat egin du. Baina ikuspegi etsitua ukan beharrean, bizi-nahiari egiazko omenaldi bat egiten dio. La Quarantaine edo Rester en Vie entzutea bertzerik ez dago. Bagenekien etsipen kantu zoragarriak egiteko gai zela, baina hemen marka guziak hausten ditu, Je m’en vais, Rose eta bereziki ezin pertsonalagoa iduri duen Dégueulasse harri bitxiarekin. Orokorki, 1964 disko lasaia eta nagia da, Boire (1995) disko oldartsu eta errabiadunari erantzun hoberena. Lau abestitan gainera, Avignoneko orkestraren laguntza ukan du eta Joseph Racailleren moldaketek Miossec-en testu garratzak ederki apaintzen dituzte, 45 musikarik bere hitzei beste dimentsio bat ematen diotelarik.

Kronika entzun.com webgunean

Fred Berruet