2007/08/12

Gossip "Music for men" (2009)

Kritika batzu baikorrak izan daitezke. Adibidez, Rolling Stone aldizkarian agertu Standing in the Way of Control  Gossip taldearen aitzineko diskoari buruzkoa. Beth Ditto kantariaren arabera “Kritikalariak zioen kantuetatik anitz ez bukatuak bezala gelditu zirela. Arrazoia zuen, horretarako astirik ez baigenuen izan. Diskoa hamar egunez grabatu eta nahasi genuen. Bertze punk disko bat egitea kaltegarria izan zitekeen taldearentzat. Ikusi nahi nuen benetan zeren egiteko gai ginen ». Haren ondoan, Music for Men lan berriak super-produkzio baten itxura du : sortze prozesu luzea eta hiru hilabeteko grabaketa Rick Rubin jaunaren Malibu aldeko estudio mitikoan. Hastapenetik, Dimestore Diamond–ek Gossip-en unibertsora sarrarazten gaitu. Bizkitartean, zerbait aldatu egin da : diskoaren soinua potoloagoa, beroagoa eta indartsuagoa da, taldearen zuzeneko emanaldien soinutik hurbilagoa. Ditto-ren ahotsa aitzinera ekarria izan da eta soinuaren tratamendua minimalista eta bizia izan da. Dimestore Diamond-en rockak, Heavy Cross-en punk-funk doinuak eta 8th Wonder-en sukarrak hasiera ezin hobea ematen diote diskoari. Taldearen eragin berriak agertzen dira ere : moldaketa elektronikoak (Pop Goes the World) edo pop kantak (80. hamarkadaren kutsu nabarmena duten For Keeps, Men in Love, edota 2012 adibidez), Music for Men hau taldearen diskografiako ezinbesteko lana bihurtzeko gai direnak.

Fred Berruet